Belceblues » Biografia

Biografia

Ahotsa eta Baxua
Gitarra eta Koruak
Bateria eta Koruak
Bateria eta Koruak
(aldi baterako erretiratua)

Musika talde (Zaztada, Fucking What!, Doppler, e.a.), eta estilo ezberdinak (rocka, heavya, countrya, jazza, e.a.) garatu izan ondoren, Ibon Larrañaga eta Asier Elorza, bergararrak, proiektu berri batean murgildu ginen.

Musikalki kezka berdintsuak izateagatik, sustraietara itzuliz hasi genuen gure ibilbidea, eta Belceblues taldea sortu genuen Oihan Vega bateria jolearekin batera 2005ean. Urte bereko uztailean eman genuen gure lehenengo kontzertua. Gaur egun Gillermo Sanz madrildarrak betetzen du Oihanen postua.

Bluesa oinarritzat hartuta, soinu indartsuagoak eta ahotsak lantzen ditugun taldea gara. Esan dezakegu musika beltza eta zuriaren ezaugarriak nahasten ditugula.

Zuzenekoetan, euskara eta ingelesa uztartzen ditugu gure kantuetan, horrez gain, gustukoen ditugun blues estandarren moldaketak taularatzen ditugu. Besteak beste, Steve Ray Vaughan, Jimmy Hendrix, Jeff Healey…

Urtebeteko ibilbidea egin ostean, 2.007an «Danbaka» musika lehiaketako finalista izatera iritsi ginen.

Urte berean, 2007ko Kilometrotako kantua konposatu eta grabatu genuen: «Argi da».

2008an kaleratu genuen gure lehen diskoa «Infer» , Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik argitaratu dugu (www.hotsak.com) blues musika motan espezializatutako estatuko zigilu bakarra.

Espainiako Arte eta Musika Zientzien Akademiak «Infer» kantua izendatu zuen XIII. Musika Sarietarako, Urteko Euskal Kantarik Onenaren kategorian. Izendapena, taldearen ibilbidearen errekonozimendu gisa hartu zuen Belcebluesek, Euskal Herriko mugetatik kanpo.

Donostiko Jazzaldiaz gain ,Elorrio, Getxo eta Hondarribiko Nazioarteko Blues Jaialdietan izan gara, munduko blues mito handiekin batera taula gainean, besteak beste, Jonnhy Winter, Lonnie Brooks, Koko Tyolor , Red House eta abar…

2012an, 100 kontzertu baino gehiago eman ondoren, bigarren diskoa argitaratu genuen «Diabulus in Musika».

«Road To Memphis» musika txapelketa irabazi osteanEstatu Batuetan izan ginen gure disko berria aurkezten eta Nazioarteko Blues Txapelketan hartu genuen parte Memphisen (Tennessee). 2013 amaieran Amerikako Estatu Batuetan grabatutako dokumental bat argitaratu genuen, “Road to Memphis» zeinetan beratako bizipenak eta bluesaren bilakaeraren laburpen bat egiten den, esklabu beltzetatik hasi eta gaur egungo musikara iritsi arte.

Kontzertuak formatu desberdinetan eskaintzen ditugu:

– Hirukotean
– Zazpikotean (“Satan Ass” haize laukotearekin)
– Blues kontzertu didaktikoak.