|
"INFER" disko berria dagoeneko salgai! Lau hilabete luzez estudioetan lanean egon ostean, "INFER" gure lehen diskoa kalean da jada. Gaztelupeko Hotsak disketxearekin argitaratu dugu (www.hotsak.com). Salgai dago zure diska dendan. Lan hau Bergarako Xarti eta Aimar estudioetan grabatua, nahasia eta masterizatua dago. 
INFER (2008)- INFER (SRVri omenaldia) 2008 Urteko abesteririk onena euskaraz, Espainiako Arte eta Musika Zientzien Akademiak izendatua (abestia entzun)
- HAU DA DAGOENA (abestia entzun)
- POTROTARAIÑO NAJAK (abestia entzun)
- STRING BREAKER (abestia entzun)
- VEGAS (abestia entzun)
- PEDALMAN (abestia entzun)
- IBARGARAI BLUES (abestia entzun)
- ZENBAT BUELTA? (abestia entzun)
- BESTE THING OF THE DAY (abestia entzun)
INFER (Stevie Ray Vaughani omenaldia) (abestia entzun) Heldu da zure azkena patuak zu aurkitu zaitxu egon lasai musika senari jarraitu. Infernuko atetan abesti hau entzungo duzu it`s bluecifer and belceblues playing eternally.
Infernu barrenean bluesak inguratzen du dena Patxaraz hartu elkar ikusiko dugu. Denokin bat eginez musikaz gozatuko dugu it`s bluecifer and belceblues playing eternally.
Infernuko atetan abesti hau entzungo duzu egon lasai musika senari jarraitu. Denokin bat eginez musikaz gozatuko dugu it`s bluecifer and belceblues playing eternally.
Kantu honek ematen dio izenburua disko osoari. Garaia baino lehen mundu hau utzi duten guztiei dago eskainia. Bereziki, Bergarako Infernukua tabernako Jabiri. Honez gero, infernuan egongo zara adiskide, baina gure musikari esker, laster elkartuko gara zurekin eta gure inspirazio izan diren blues izarn guztiekin ere: Robert Johnson, Jimy Hendrix, Jeff Healey, Stevie Ray Vaughan etabarrekin. itzuli
HAU DA DAGOENA(abestia entzun)
Euskal Herri osoan berdina zaren Neure barrenari nabil galdetzen arimaren onerako, ezetz espero dut.
zarataren kultura musika zaharra (kultura bakarra) herriko jaixetan, dagoena da (daukagun dena da) Axolagabekeria, merezi duguna da
Irratia piztu , soinu berdinak. (etxak irratirik) Telebista piztu, berriz lehengua (etxaok telerik) It’s what it is; we’ve got what we deserve.
Gure ingurunean azkeneko urte hauetan, euskal gazteen artean darabilen kultura musikalak ez du garapen handiegirik pairatu; nagitasunerako bidea aukeratu dugu. Munduak aurkezten duen aberastasun musikala begien aurrean izan arren, barneratzeko egin behar den esfortzuari uko egiten diogu eta hau da dagoena….betikoa! Musika norabide eta helburu batekin soilik.
Agian sentimen bakarra dugu kanporatzeko? Zarataren kulturan bilakatu ote gara? Zorionez, gauzak aldatzen ari direla dirudi, baina bitartean: hau da dagoena.itzuli
POTROTARAINO NAJAK (abestia entzun) Potrotaraino najak guztioi itxoin biharraz Zuek, beti berdinak zate Benetan potrotaraino najak hitza betetzen ez duzuenokin Beti kontu bera dok Etxakixat gehixau aguantau neiken Rebentau biharrian najak
I´m pretty sure now that I can´t stand this society This is bull shit My Word is the only thing they can´t take away from me It´s very important for me But I made an important decision I won´t wait for you anymore
I´m fucking tired of waiting for everyone You´re always the same ones I´m fucking sick of you guys giving your word for nothing It´s always the same story I don´t know if I can stand it no more I feel like I´m gonna blow
Eta kexatzen jarraitzen dugu. Kasu honetan, Asierrenak dira aiene eta arrangura oihuak. Itxoiteaz nazkatuta dago. Berandu dabiltzan horien zain egoteaz, potrotaraino. Eta hemendik aurrera, gehiago itxarongo ez duela zin egiten du Asierrek blues mingarri honetan.itzuli
STRING BREAKER (soka apurtzailea)(abestia entzun) Zuzeneko kontzertutako ametsgaiztoa Arazo bat emango deneko susmoa Gaur gauean zer izango da???
Ziurrenik soka bat apurtuko dugu Noiz gertatuko den ezin daiteke asmatu Abesti hontan gertatuko ote da??
Nola izan zintezke such an animal? Nola apurtu litezke a lot of soka?? I know apurtuko dela abesti hontan!!!
Sweet home chicago etxuat nahi abesterik Mesedez gaurkoz ezak apurtu sokarik Apurtuz gero ez daukagu besterik!!!
Nola izan zintezke such an animal? Nola apurtu litezke a lot of soka?? I know apurtuko dela abesti hontan!!!
Iboni bete-betean eskainitako doinua da hau, munduan soka gehien apurtzen dituen gitarrista delako. Sekula ez dugu horrelakorik ikusi. Bere soldataren erdia gitarra sokak erosten xahutzen du, entseiu bakoitzean ere bizpahiru hausten baititu. Kontzertu bakoitzean, guztietan, sokaren bat apurtzen du gure gitarristak; izan ere, hori gertatzen denerako, kantu bat ere prestatuta daukagu: Sweet Home Chicago. Aurrerantzean, zuzeneko batean abesti hori entzuten baduzu, badakizu zergatik den.itzuli
VEGAS(abestia entzun) My friend called me, he was in Las Vegas Told me he saw a blues show in a dump He sweared he saw Robert Johnson playing
I think my friend was drunk, had hallucinations He is a real character, telling bull-shit stories
But now I’m just wondering Did he sell his soul to the devil? Maybe he’s back to show us something new
I still doubt it… did my friend tell the truth? Is it possible that Robert was in Vegas? I have to go and take a look myself
Ibonek Las Vegas hirira egindako bidaia batean erosi zuen bere cowboy kapela ospetsua. Horrez gain, kondaira bat ere kontatu zigun. Las Vegaseko eszenatoki batean, Robert Johnson bera jotzen ikusi zuela... Oraindik ez dakigu Ibon erabat mozkortuta zebilen edo Robert handia, infernutik itzuli ote zen mezuren bat helarazteko asmoz...itzuli
PEDALMAN(abestia entzun) Hau irrika, gure Lehen kontzertua Eszenatokira goaz Hastekoak gara Baina arazo bat, dago Soka bat apurtu Arazo gehio, daude Anpliak huts egin digu
Zer egingo dugu? Ezkerrak hemen zaren!! Hobeto doa dena Zu zera irtenbidea
Pedalman
Keinu batekin, Soinua zikinduz Beste horrekin, Zarata garbituz Kondaira bat sortu da, Gure estreinuan Zerutik etorri da, Gure salbatzailea
Honakoa ez da kondaira; egia borobila baizik. Gure lehen kontzertuan (Soraluzeko gaztetxean) gitarraren anplifikadorea hondatu ostean, distortsio kanaletik kanal garbira pasatzeko pedala off egoeran geratu zela eta, kontzertua bertan behera uztekotan geunden… Pedalaren funtzioa beteko lukeen zerbait behar genuen…mirari bat alegia….. Edo anplifikadoreko botoia sakatuko lukeen norbait. Eta han agertu zen gure Kapi handia, gure PEDALMAN salbatzailea! Ibonek keinu egiten zion bakoitzean sakatzen zion botoiari gitarraren soinua distortsionatzeko. Han egon zen Pedalman gizajoa ordu betez, taula gainean, anplifikadorearen ondoan makurtuta, botoitxoa sakatzen.itzuli
IBARGARAI BLUES(abestia entzun) We’re born in a blue, long, Ibargarai bakartian We were cross, funny, gazte lotsagabiak And who could ever guess, bizitzak gurutzatzian
We always play, sing, beti musika artian We never think, that, joko ginula taldian Look at us now, eszenatoki gainian
We played rock, jazz, ahal ginuan guztia And now the blues, rock&roll, gustatzen jaku jotia This song is an example, hauxe da gure bidia.
Belcebluesen hastapenak, taldearen biografia eta hirukotearen jatorria laburbiltzen dira kantu honetan. Ibon eta Asier Bergarako Ibargarai kalean jaio ziren, edifizio berean. Eta urte dezente igaro behar izan dira, biak batera talde berean elkartzeko. Horretarako baina, Ibargarai kaletik urrun samar geratzen den Angiozar auzo galduan bizi den Oihanen laguntza izan dute.itzuli
ZENBAT BUELTA?(abestia entzun) Urte asko dira kontzertu batera zijoaztela Taldeko bi lagun hauek, kotxe bana gidatzen. Taldekideei itxoiten, rotonda bati biraka Kondairak hala dio Biraka aritu zirela Ertzainak han agertu arte, egia izango ote?
Come on, bira ezak tontuak bezala Zenbat buelta emango dituk Come on, turn around like a merry-go-round Barre egingo juat lehertu arte
Nire lagunak normalak zirela pentsatzen nuen Hau gertatu eta gero ez dut berdin pentsatzen Begi hauekin ikusi arren, ez dut oraindik sinisten Kondairak hala dio Biraka aritu zirela Ertzainak han agertu arte, egia izango ote
Come on, bira ezak tontuak bezala Zenbat buelta emango dituk Come on, turn around like a merry-go-round Barre egingo juat lehertu arte
Come on, turn around like a merry-go-round How many rounds can you make Come on, bira ezak tontuak bezala Barre egingo juat lehertu arte
Gure beste abenturetako bat kontatzen dizuegu abesti honetan. Behin kontzertu batera gindoazen, hiru autotan, guztiak trastez beteta, ilaran, bata bestearen atzetik. Ibon eta Kapi (gure Pedalman famatua), azken postuan, kotxe berean. Orduan, Asier atzean geratu zela, eta kontzertua non zen ez zekiela kontutan hartuz, gure gitarrista eta Pedalman bere zain geratzea erabaki zuten. Autoa geldituz? Ez! Denbora igarotzeko, errotondari biraka. Buelta bat... Bi buelta... hiru... hamar... hogei? Batek daki zenbat bira eman zioten errotonda hari taldekidearen zain... Baina kontua da Asier ez zegoela atzean, aurrean baizik, Ibon eta Kapik ematen ziharduten bira kopuruarengatik barrez lehertzen.. Sabeleko min kronikoa du ordutik gure abeslariak….itzuli
BEST THING OF THE DAY (eguneko gauzarik onena)(abestia entzun) I’ve been waiting for it all day long It’s the best thing of the day, there’s no doubt Time goes so slowly when you’re waiting It’s coming soon, come on now
When the time comes, everything goes too fast It doesn’t matter, it’s been worth it Best thing of the day, I feel so high At last we meet, everything’s alright
I love these moments with you so much You’re much more important than me You’ll be my little tadpole forever
I used to have addictions under control But you arrived like a summer storm I got hooked by you, I couldn’t resist You are the greatest, everything’s alright
Asier dugu protagonista oraingoan, bereziki, bere alabei dagoelako eskainia, Eider eta Miren baitira gure abeslariaren eguneko unerik onena. Infernuko doinuez gain, deabruen kantu indartsu eta sendoez gain, gure alderdirik samur eta goxoena azaleratu dugu abesti honetan. Eta oro har, gure eguneko momenturik onena zareten guztioi eskaini nahi dizuegu (hau da Belcebluesek sekula idatzi duen esaldirik erromantikoena). itzuli
|