Berriak

"INFER"
  Disko Berria
DAGOENEKO SALGAI!!

Agenda

2010/05/21
--------------------------------------
2010/05/29
--------------------------------------

OIHAN VEGA MAS Bateria eta Koruak

Angiozarren jaioa (Bergara -Gipuzkoa-)


Txiki-txikitatik, gurasoekin Donostiako danborrada ikusten zuenetik, garbi zeukan perkusioa eta, batez ere, bateria jo nahi zuela. 5 urterekin erosi zioten lehen jostailuzko bateria, eta ordutik, musika ikasketetei ekin zion (bateria hura ganbaran gordetzen du oraindik).

Hainbat musika eskoletan aritu ostean, 1.999an Bilboko goi Mailako Kontserbatorioan perkusio ikasketak burutu zituen.

Hainbat izan dira Oihanen erritmoa jasan duten taldeak.

Wonder Brass, Bergarako boskotearekin, swing eta big-band tankerako musika jorratu zuen.

Aitzol Mujika kantautorearen bateria ere izan zen, eta orduan ezagutu zuen Ibon Larrañaga gitarrista.

Doppler talde heavyarekin, bere alderdirik bortitzena kanporatu zuen bateria atzean.

Ibon Larrañagarekin batera, Oihanek, Broadwayko "Seussical" musikalean hartu zuen parte, Euskalduna Jauregia (Bilbo), Kursaal (Donosita) eta Baluarte (Iruña) bezalako areto garrantzitsuetan.

Gaur egun perkusio irakaslea da, DJ, lokutore eta telebistako aurkezle Euskal telebistan, ETB eta Gaztean eta 2.005tik aurrera Belceblues taldeko baterijolea.