Berriak

"INFER"
  Disko Berria
DAGOENEKO SALGAI!!

Agenda

2010/05/21
--------------------------------------
2010/05/29
--------------------------------------

IBON LARRAÑAGA OREGI Gitarra  eta Koruak

1.975ko otsailaren 22an jaiotakoa Bergaran.

Txikitatik musikarekiko zaletasuna izan arren, zenbait eragozpenen ondorioz, berandu hasi zen Ibon gitarra jotzen. Hasiera batean, bateria gustokoen izan arren, 80. hamarkadan, Steve Vai gitarristak sortarazi zion musika tresna honekiko erakarpena. Dena dela, 18 urte izan arte ez zuen gitarra bat eskutan izateko aukerarik izan (bere aitak Errusiatik ekarritako opariari esker). Orduan lortu zuen denbora luzean ezkutuan izandako irrika gitarraren bitartez kanporatzea.

Ordutik ez du musika tresna  eskuetatik askatu eta hainbat izan dira bidean utzitako taldeak.

Nightrains taldean bere alderdirik heavyena eta bortitzena erakutsi zuen Ibonek bere gaztaroan.

Doppler taldearekin, berriz, gitar ukitu birtual, tekniko eta kalitatezkoago batean murgildu zen.

Eta Aitzol Mujika kantautorearekin bere alderdirik sentikorrena erakutsi zuen.

Oihan Vegarekin batera, Ibonek, Broadwayko "Seussical" musikalean hartu zuen parte, Euskalduna Jauregia (Bilbo), Kursaal (Donostia) eta Baluarte (Iruña) bezalako areto garrantzitsuetan.

Gaur egun, gitarra elektrikoko irakaslea da eta Belceblues taldeko gitar jotzailea.