Berriak

"INFER"
  Disko Berria
DAGOENEKO SALGAI!!

Agenda

2010/05/21
--------------------------------------
2010/05/29
--------------------------------------

ASIER ELORZA GURRUTXAGA Baxua eta ahotsa

1.972ko martxoaren 7an jaio zen Bergaran.

Txikitatik ekin zion musika ikasketei. Intrumentua aukeratzerako orduan, argi zuen bere gogokoena tronpeta zela, zaratarik gehien ateratzen zuen musika tresna baitzen.

Tronpeta izan zen, hain zuzen ere, Asier jazz musikarantz gerturatu zuena. Horrek bere musikarekiko ikuspegia zabaldu zion. Baina garai hartako edozein gazte bezala, tronpetaz gain, kitarra elektrikoak eta baxuak irrika sortu zioten orduan.

Horren ondorioz, musika mota ezberdineko taldeetan aritu zen kitarra eta baxua eskuan harturik. Zaztada eta Fucking What! metal taldeekin lortu zuen bere lehen arrakasta.

Bere musika ibilbidean musika mota ezberdin ugari jorratu ostean, Iparamerikako musika tradizionalera bideratu zuen bere arreta, alegia, blues, country eta jazzera. Horren ondorioz, country estiloa jorratzen zuen Basque Country taldea sortu zuen.

Urte batzuk beranduago, 2005ean Belcelbues taldea sortu zen.

Asier, egun, liderra eta baxujolea dugu.